Kantaginjazz taldeak joko du larunbatean, Igartzan
Beasaingo kultura sailak eta Kutxa fundazioak antolatuta, Kantaginjazz bikotearen kontzertua izango da bihar, Igartza jauregian. Iñaki Salvador piano joleak eta Ainara Ortega kantariak osatzen dute Kantaginjazz bikotea. Euskal kantagintzako doinu trad...
Beasaingo kultura sailak eta Kutxa fundazioak antolatuta, Kantaginjazz bikotearen kontzertua izango da bihar, Igartza jauregian. Iñaki Salvador piano joleak eta Ainara Ortega kantariak osatzen dute Kantaginjazz bikotea.
Euskal kantagintzako doinu tradizionalak eta jazz garaikidea uztartzen dituzte kontzertuetan. Saioa iluntzeko 20:00etan izango da.













